“Euskaraz txarto hitz egiteko baimena duzue; dena den, saiatu eta egin”. AntzerkHizkuntza proiektuaren arduraduna den Garikoitzek aholku jakin hori ematen die San Antonio Institutuko ikasleei. Behin eta berriro gogorarazten die mezu hori Etxebarriko Institutuan, antzerki obraren saioak egiten dituzten bakoitzean.

Eusko Jaurlaritzak egin zuen “Pixka bat es mucho” leloari jarraituz, AntzerkHizkuntza proiektuak helburu bera bilatzen du: euskara sustatzea, ikasleek erabiltzea normaltasunez eta giro informaletan. Dena, jakina, Antzerki Hizkuntzaren bitartez. Oso zaila bada ere, ikasleek lortu, lortzen dute eginez eta eginez, saiatuz eta saiatuz.

Ikasturtea amaitzear dago eta ikasleei Kukuiaga ikastetxera joatea dagokie antzerkia aurkeztearren.  Ondo egiteko asmoz heldu dira, baina oso urduri ere bai; izan ere, goiz horretako publikoa oso zorrotza izango da. Hain zuzen ere, Lehen Hizkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak haien epaileak izango dira. Bi antzerki gauzatu dituzte gazteek et hortxe bertan egon gara Glassokook grabatzen eta disfrutatzen ere bai.

Bi antzerki polit horiek grabatu ditugu eta elkarrizketak ere egin dizkiegu ikasleei. Orain ardura izugarria dugu, antzerki hauen oroitzapen bakarra bideoa izango baita. Bideo honi esker urte hartan egin zenutena gogoratuko dute gazteek bizitza osoan. Hori guretzat erronka izugarria da.